Gure webean izena eman ahal izateko, posta elektronikoaren bidezko kontu bat derrigorrez eduki behar duzu, eta erabiltzeko modukoa izan behar du; gainera, kontu horren helbidea eta sartzeko pasahitza gogoan izan behar dituzu. Posta elektronikoaren bidezko kontu bat dagoeneko baldin baduzu, jarraitu pausuz pauzu argibide hauek:
- Izena emateko orrialdera iristeko, sakatu orrialde honen bukaerako Kontu berri bat sortu esteka edo orrialde nagusiko Sartu estekan.
- Izena emateko orrialdean zaudela, eskuineko zutabean, ikasle izena eman, hantxe dituzu sarbide-kontua eskatzeko argibideak. Arretaz irakurri eta sakatu Kontu berri bat sortu estekan edo izen bereko botoian.
- Bete ezazu formularioa, konproba ezazu zuzen bete duzula eta sakatu Nire kontu berria sortu botoia.
Formularioa betetzeko aholkuak
Formularioan bi zati daude: zure sarbide-kontuaren datuak eta harreman datuak.
- Erabiltzailearen Izena laukian idatzi zure izena (gomendatzen da letra txikiekin idaztea, hutsunerik eta azentu-markarik gabe idaztea).
- Zure izenak “ñ” letra baldin badauka (begoña, adibidez), hobe duzu ez erabiltzea (bego idatz dezakezu): Horrela ebitatuko dugu izena emateko sistemak errore mezu bat jartzea. Izena dagoeneko emanda baldin badago, gehitu zure abizena (adibidez, begogonzalez).
- Erabili karakter alfanumerikoak soilik (letrak eta zenbakiak), ez idatzi horrelakoak: _, -, =.......
- Pasahitza laukian idatzi zure gakoa.
- Pasahitza zenbaki hutsez, letra hutsez ( ñ izan ezik) edo zenbakiak eta letrak nahastuta osatu ahal da.
- Letrez osatua badago, oso komenigarria da letra txikiez idaztea.
- Gogoan izan pasahitza idazten duzunean, pantailan ez dituzula ikusiko idazten ari zaren karaktereak: hau ikusiko duzu ********. Zalantzarik baduzu edo nahastu egin zarela pentsatzen baduzu, edo bi letra sakatu dituzula aldi berean edo beste zalantzaren bat baldin baduzu, ezabatu pasahitza eta idatz ezazu berriro. Letrez idazten baduzu, fija zaitez teklatuaren "Bloq Mayús" botoia sakatua duzun ala ez (argi berdea dago teklatuaren goiko aldean, eskuinean): botoi hori gaituta baldin badago, desgaitu. Era horretan ziur jakingo duzu letra txikiekin idatzi duzula.
- Segurtasun handiagorako, jarraian 6 karaktere edo gehiago edukitzea komeni da: idatzi tarterik gabe eta letrak idazten badituzu, idatzi azentu-markarik gabe.
- Pasahitza ez ahazteko, oso garrantzitsua da buruz ikasi behar ez izatea. Onena da ideien loturak erabiltzea.
- Ideien loturak, adibideak:
- carlos57 (izena eta jaiotze data)
- 171068 (jaiotze data, 1968ko urriak 17)
- gakomdg (“gako” hitza eta izen-abizenaren inizialak)
- 943irun (Gipuzkoako aurrezenbakia eta nire herria) - Beste web orri batzuetan izena eman baduzu eta pasahitza erabiltzen baduzu haietan sartzeko, hemen ere pasahitz bera erabili ahal duzu: Ez da derrigorrezkoa ezta aholkatzekoa ere izena ematen duzun orri bakoitzeko pasahitza bat edukitzea. Zure posta elektronikoaren pasahitza ere erabil dezakezu.
- Harremanetarako datuak betetzen errazak dira. Aholku bat: egiazta ezazu posta elektronikaren helbidea zuzen idatzita dagoela eta ez duzula tarterik erantsi ez hasieran ezta bukaeran ere.
GOGORATU Nire kontu berria sortu botoia sakatzen duzunean, posta elektroniko bat bidaliko dizu sistemak, zure erregistroa baiezta dezazun. Ireki zure posta elektronikoa, irakurri mezua eta baieztatu zure izen ematea.
IIzena ematean arazoren bat gertatzen bazaizu eta ezin baduzu sortu zure kontua, bidaliguzu posta bat helbide honetara: jmbelloso@bidasoa-activa.com
Orain izena eman nahi baduzu, inprima ezazu dokumentu hau zuri laguntzeko, eta sakatu Kontu berri bat sortu estekan
|