ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Enplegua sortzen eta langabeziaren aurkako borrokan parte hartzea, zalantzarik gabe, lehentasun nagusietako bat da Tokiko Instituzioentzako eta Europako Batasuneko ekonomi eta gizarte eragileentzako.
Ondoren aurkeztuko dugun Trebakuntza eta Enplegurako Baliabideen Gida Bidasoako eskualdean bizi eta enplegu bila eta daukatena hobetzeko asmotan dabiltzan profesionalentzako eta personentzako tresna bat da.
Gida hau gizarte eragileentzako eta hiritarrentzako dokumentu erabilgarria izatea nahi dugu, eta, azken batean, lagungarria izan dakieken pertsonei lan bilaketan eta baita enpresen beharrak ezagutzen ere.
Eskerrak eman behar dizkiegu ideiak emanez eta ekarpenak eginez Gidaliburu hau argitaratzen lagundu duten guztiei.
Era berean, eskerrak eman Gidaliburu honen edizioa finantzatzen lagundu duten Erakunde eta Instituzioei, eta bereziki aipatu Europako Gizarte Funtsa eta Eusko Jaurlaritza.